XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordena, diziplina eta tankera horretako baloreak gizarte osoak ontzat hartu eta guztiz bereganatzea, halabeharrak horretaraturik zegoen bloke meneratzailea.

Arestian aipatu bezala, iraganeko oroipen idilikoak bazuen zerikusirik honekin.

Hiriak bazeukan biztanleria osoa aglutinatzeko zenbait elementu balioso.

Elitearen adierazpen garbiena zen Gran Casinoak kontutan izango zuen herri xumea: herri-jaiak babestuko zituen, su artifizialen erakustaldiak antolatuko....

Gauza bera esan dezakegu lagunarte gastronomikoetaz: bertan bilduko ziren giza jatorri ezberdineko jendea (gizonezkoak bakarrik bazen ere).

Donostia guztiona zen eta guztion artean zaindu eta gorde beharra zegoen: klase-zatiketa mantentzeko premia ezkutatzen zuen sasi-ideial horrek nolabaiteko arrakasta jasotzen lortu zuen behe mailakoengan.

Baina ez haundikiek nahi zuten adinakorik.

Izan ere, faltsu bezain abstraktua zen eta eguneroko egiazko errealitatetik erabat kanpo zegoen.

Gure ustez, Gran Casinok antolaturiko su artifizialak edo Erreginaren karroza ikusteko aukera izatea urak zutik baino gutxiago irauten duen lilura baino ez zen.

Protestak eta erresistentziak egon ere, egongo ziren.

Baina ez ditugu, guk bederen, ezagun.

Izan ere, langile-mugimendu antolatuaren barnean azterturik izan dira, U.G.T.ren historiaren barnean hobeto esanda.

Metodo okerra, erabat.

Miquel Izard i Llorens historigileak adierazten duenez, era horretan zera ematen da ezagutzera soil-soilik, alegia, garai hartan atipikotzat jo ditzakegun gutxi batzuren bilakaera ".

Dena dela ere, protesta zenbaiten berri gaurdaino heldu zaigu.

1893. urteko Abuztuan, adibidez, udal-orkestraren zuzendaria zena Gernikako Arbola jotzeko prest ez zegoenaren berri zabaldu zen.

Ondorengo manifestazio gogor baten bitartean, Gobernuko lehendakaria zen Sagasta zegoen hoteleraino abiatu zen jende mordoa, zenbait hilik suertatu zirelarik.